Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
806

AGINDUA, 2021eko otsailaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kentzeko eta berriro izendatzeko eta argitaratzeko dena.

Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuak Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolamendua, osaera, izendapen-sistema, funtzionamendu-araubidea eta eginkizunak arautzen ditu. Batzorde hori kirol-justiziaren arloko administrazio-organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Araudi horrek 4.3 artikuluan adierazten duenez, Batzordeak idazkari baten laguntza izango du, eta Kultura sailburuak izendatuko du, Kultura Saileko funtzionarioen artetik. Ez badago, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, sailburuak ezaugarri bereko beste pertsona bat izendatu ahal izango du funtzionarioen artetik, hura ordezteko.

Era berean, dekretu horren 5.1 artikuluak ezartzen du Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatu, kargutik kendu, ordezkatu edo eginkizunez gabetuko dituela.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urriaren 13ko Aginduaren bidez, Sara Iribar Olabarri izendatu zen Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari, Amaya Gezala Ortizen aldi baterako bajan.

Amaya Gezala Ortiz idazkari ordeztuak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean zuen postua utzi duenez, Sara Iribar Olabarri izendatuko da Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari titular.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amaya Gezala Ortiz Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Sara Iribar Olabarri izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.

Hirugarrena.– Agindu honek hartutako egunean bertan izango ditu ondorioak, intereresdunei jakinarazteari utzi gabe.

Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 2a.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala