Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
805

57/2021 DEKRETUA, otsailaren 2koa, zeinaren bidez partez berritzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluaren osaera nominala.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 22. artikuluan, honako hau ezartzen du:

«1.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-kargua sanitatean eskumendun den saileko sailburuak beteko du.

2.- Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak. Kontseiluaren aginpideak hauek dira: enteari atxikitako baliabideen planifikazio estrategikoa, jarduketen zuzendaritza, gestioaren goi-kontrola eta entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten sarearen muturreko erakundeak eratzeko prozesua eta intentsitatea gidatu eta bultzatzeko beharrezko ahalmenak, nortasun juridikoa emateko ahalmena izan ezik.

3.- Araudiz, hain zuzen estatutu sozialen bidez, entearen administrazioko eta gestio korporatiboko erakunde zentrala sortuko da, Administrazio-kontseiluari laguntzeko egitura zuzentzaile gisa. Zuzendaritza-organoen akordioak betetzeko, besteak beste, aginpide hauek izango ditu: entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten erakunde guztiekiko ezarriko diren lankidetza, kontrola, koordinazio estrategikoa eta gestio-aginte zentralizatuak.»

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ekonomia eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Administrazio Kontseiluaren osaera nominala partez berritu beharra dago, hauen ondorioz: 18/2020 Dekretuaren bidez ezarritako Eusko Jaurlaritzaren egitura berriak eragindako aldaketak (18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena); 27/2020 Dekretua, irailaren 7koa, lehendakariarena, Osasuneko sailburua izendatzekoa; 287/2020 Dekretua, abenduaren 29koa, Ignacio Jesús Berraondo Zabalegi jauna Osasuneko sailburuorde kargutik kentzen duena, eta 4/2021 Dekretua, urtarrilaren 12koa, José Luis Quintas Díez jauna Osasuneko sailburuorde izendatzen duena.

Aldaketa horien ondorioz, Osasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide-kargutik kentzea Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna.

Bigarrena.- Osasuneko sailburuaren proposamenez, José Luis Quintas Díez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehen kide.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 2a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala