Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
802

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 14koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bideratu COVID-19 programan aurreikusitako laguntzen 2020ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; programa horren bidez, COVID-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –agindu horretan arautu baitzen Bideratu COVID-19 programa, COVID-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta birgaitzeko laguntzak ematekoa–, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2020ko onuradunen zerrenda (ikusi eranskina); agindu horren bidez, Bideratu COVID-19 programa arautu zen, COVID-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta birgaitzeko laguntzak ematekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 14a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala