Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
796

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 16koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien VIII. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez, Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VIII. Edizioaren deialdia egin zen.

Epaimahaiak 2020ko abenduaren 16an egindako bileran eztabaidatu eta ebatzi zituen sariak, deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoaren arabera. Horrekin bat etorrita, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Datuak Babesteko Sarien VIII. Edizioko pertsona sarituen zerrenda, ondoko modalitate hauetan:

– Datu Babesaren Ikerkuntza Arloko Saria: Darío López Rincón jaunarentzat, «Protección de datos en el sector de los videojuegos: análisis de su adaptación al RGPD y LOPDgdd desde el punto de vista de los videojuegos de gran presupuesto o "triple A"» izenburuko ikerketa-lanarengatik.

Bigarrena.– Eman gabe uztea Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2020ko urriaren 20ko Ebazpenean (Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VIII. Edizioaren deialdia egiten duena) jasotako gainerako sariak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web orrian argitaratzeko agindua ematea, eta ebazpena pertsona eta entitate interesdunei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 16a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala