Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
788

61/2021 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Ibon Etxeberria Olañeta jauna Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2021eko otsailaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala