Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2021eko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
732

AGINDUA, 2020ko abenduaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación María Isabel Gonzalvo» izeneko fundazioaren estatutuen 4. artikuluan egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzio hori egiteko eskatzeko aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko abenduaren 3an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen, telematikoki, «Fundación María Isabel Gonzalvo» izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Eskabidearekin batera aurkeztu zen 2020ko abenduaren 2an, Bilbon, Ramón Múgica Alcorta notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 2270).

Bigarrena.– Eskritura horretan jendaurrean jarri zen patronatuko kideek fundazioaren egoitza soziala aldatzeko aho batez hartutako erabakia eta, ondorioz, estatutuen 4. artikulua aldatzea onartzekoa, eskriturari eransten zaion patronatuko idazkariak emandako ziurtagiriaren arabera, presidentearen oniritziarekin.

Zentzu horretan, egoitza soziala helbide honetara aldatu da: Tejera kalea 1, Behe Eskuina, Getxo (Bizkaia), PK 48992.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Getxoko (Bizkaia) «Fundación María Isabel Gonzalvo» izeneko fundazioak, egoitza aldatzeko, estatutuen 4. artikuluan egindako aldaketa. Aldaketa hori bat dator 2020ko abenduaren 2an, Bilbon, Ramón Múgica Alcorta notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 2270).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala