Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2021eko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
724

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Francisco Javier Eguizabal Luzuriaga jaunaren kargu-uztea Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral gisa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2017ko abuztuaren 22ko Aginduaren bidez ebatzi zen Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralen bi lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa (2017ko irailaren 4ko EHAA), eta, ondorioz, Francisco Javier Eguizabal Luzuriaga jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral izendatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47., 48. eta 50.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier Eguizabal Luzuriaga jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusi kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek agindu honen dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala