Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2021eko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
723

AGINDUA, 2021eko otsailaren 3koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Lan eta Enplegu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin eta Lan eta Enplegu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteari buruzko Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2021eko abenduaren 29ko EHAA, 260. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Verónica Fernández Fernández andrea Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkari izendatzea, Lan eta Enplegu Sailean. Kodea: 511786: dotazioa: 9.

Bigarrena.– Agindu honek 2021eko otsailaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala