Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2021eko otsailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN-KONTSEILUA
722

IRAGARKIA, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeen izendapen formalak.

Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legeak, abenduaren 20koak, bere 165.3 artikuluan ezartzen duenez, kooperatiben ordezkariek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, hiru lurralde historikoetako foru aldundien ordezkariek eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen ordezkariek osatuko dute Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua. Artikulu horrek adierazten du, halaber, kooperatiben ordezkaritza, kontseiluan gehiengoa izango duena, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren bidez gauzatuko dela.

Esandako ordezkaritzako pertsona batzuk berritu direnez eta 11/2019 Legearen arabera izendapen berriak egon direnez, esandako erakundeen izendapenen berri ematen da, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua arautzen duen 213/1999 Dekretuak, maiatzaren 11koak, ezartzen duena betetzeko eta denon ezagutzarako.

Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa:

Patxi Olabarria Furundarena jauna.

Rosa Lavin Ibarra andrea.

Iñaki Nubla Otaola jauna.

Pablo Durana Duque jauna.

Alejandro Elejabarrieta Goyeneche jauna.

Mikel Larrea Azpeitia jauna.

Iñigo Albizuri Landazabal jauna.

Oier Lizarazu Iztueta jauna.

Idurre Maortua Aiarzaguena andrea.

Jose Angel Loroño Yurrebaso jauna.

Eusko Jaurlaritza:

Jokin Diaz Arsuaga jauna (Gizarte Ekonomiaren zuzendaria).

Mikel Amundarain Leibar jauna (Industria Garapeneko zuzendaria).

Eugenio Jimenez Ibañez (Ikastetxeen eta Plangintzaren zuzendaria).

Foru aldundiak:

Arabako Foru Aldundia: Javier Hernando Garcia jauna (Industri Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendaria).

Gipuzkoako Foru Aldundia: Iker Estensoro Sarasola jauna (Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia).

Bizkaiko Foru Aldundia: Joseba Mariezkurrena Cuesta jauna (Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuneko zuzendari nagusia).

Unibertsitateak:

Euskal Herriko Unibertsitatea: Aitor Bengoetxea Alkorta jauna.

Mondragon Unibertsitatea: Ainara Udaondo Alberdi andrea.

Deustuko Unibertsitatea: Marta Enciso Santocildes andrea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 21a.

Idazkari nagusi teknikoa,

BELEN BALERDI OZAETA.


Azterketa dokumentala