Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2021eko otsailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
718

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2020ko abenduaren 10eko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Stemtek Therapeutics SL enpresari irekitako ez-betetze espedientea ebazten da, Gauzatu-Industria Programaren 2014ko deialdian emandako dirulaguntzarekin zerikusia duena. Espedientea: GZI-0027-2014.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari.

Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 19a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala