Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2021eko otsailaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
705

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Lanpostuen Balorazio Batzordeko kideen ordezkari batzuk, titularrak eta ordezkoak, kargutik kendu eta izendatzen dituena.

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea sortu zuen, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoko Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Batzordearen helburua da baloraziorako proposatutako lanpostuak aztertzea, eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea, sartuta dagoen antolamendu-egituraren barruan.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordeko lehenengo kideak izendatu ziren. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da.

Langileen erretiroen eta legegintzaldi berriaren hasieraren ondorioz, langileen bajak, kargu-uzteak eta izendapen berriak gertatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zuzendaritzetako goi-kargudunen artean, eta, beraz, apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordeko kideak eguneratu behar dira.

Dekretu horren 5. eta 6. artikuluak kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari kargutik kentzea Izaskun Urien Azpitarte andrea, eta haren ordez Jon Karlos Aguirre Huerga jauna izendatzea, zeinak ordezko presidente gisa jardungo baitu.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari kargutik kentzea Concepción Igartua Etxeberria andrea, eta haren ordez M.ª José Bombín López andrea izendatzea, ordezko bokal gisa, zeinak ordezko idazkari gisa jardungo baitu.

Hirugarrena.– Langileen ordezkari kargutik kentzea Joana Madrigal Jiménez andrea, eta, haren ordez, Juan Manuel González Mosquera jauna bokal titular izendatzea, UGT sindikatua ordezkatzeko.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala