Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2021eko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
684

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2020-2021 ikasturtean eskola-eremuan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzen Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzak ematen dizkiena.

2020-2021 ikasturtean eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dei egiten dien Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abuztuaren 25eko Aginduan (2020ko irailaren 11ko EHAA) ezarritakoaren arabera, eta Ebaluazio Batzordearen proposamena aztertuta, deialdi-aginduaren 12. artikulua aplikatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako dirulaguntza hauek ematea elkarte hauei, kasu bakoitzean zehazten den zenbatekoarekin:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehen ordainketa aurreratua, dirulaguntzaren % 20koa, emandako laguntza onartu eta berehala egingo dena, erakunde onuradunak lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu.

b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da. Memoria horretan, proiektuaren ordura arteko garapena jasoko da, ikastetxeetan garatzen ari den lan-plana barne. Memoria hori 2021eko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean aurkeztuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.


Azterketa dokumentala