Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
625

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

Lehenengo lehendakariordearen eta Segurtasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduak 2020ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzen emakida arautzen du. (2020ko urriaren 30eko EHAA, 215. Zk).

Agindu horren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako balioespen-batzordearen txostena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JOSU ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala