Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
623

8/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alberto Martínez Castresana jauna izendatzen den Bezeroen Arretako Eremuko Administrazioko Azpitaldeko burua (Indautxuko eta Areiltza Doktorearen Anbulatorioko LMAU), izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

Azaroaren 18ko 1843/2020 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Bezeroen Arretako Eremuko Administrazioko Azpitaldeko buru (Indautxuko eta Areiltza Doktorearen Anbulatorioko LMAU) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Alberto Martínez Castresana jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Bezeroen Arretako Eremuko Administrazioko Azpitaldeko buru (Indautxuko eta Areiltza Doktorearen Anbulatorioko LMAU).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alberto Martínez Castresana jauna izendatzea Bezeroen Arretako Eremuko Administrazioko Azpitaldeko buru (Indautxuko eta Areiltza Doktorearen Anbulatorioko LMAU) Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabe ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak bere kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 5a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala