Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko 2020-2021 ikasturtean.
Agindu hau oinarritzat hartu da: Osasuneko sailburuaren 2020ko irailaren 22ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egiten baita laguntza horien deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2020-2021 ikasturtean zehar. Agindu horren arabera, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.
Batzorde horrek 2020ko abenduaren 18an egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau
Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 4a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.