Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2021eko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
533

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.) deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako lanpostuak aldatzeko dena.

2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.

Deialdi horren helburua Euskal Polizia-kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako lanpostuak betetzea zen.

Arrasateko Udalak, guztira, 6 plaza eskaini zituen bere polizia-kidegoko Oinarrizko Eskalako Agente kategorian.

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak, 2020ko azaroaren 9an, 260/2020 zenbakiko epaia eman zuen, aipatutako toki-korporazioaren 2019ko lan-eskaintza publikoa deuseztatzen zuena.

Tokiko Gobernu-batzarraren 2020ko abenduaren 17ko Akordioaren bidez, aipatutako epaia egikaritu zen. Hori dela eta, Arrasateko Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari jakinarazi zion, gorago aipatutako epaiaren ondorioz, eskainitako plazak 6 izan beharrean 2 izango zirela eta, beraz, 4 plaza deuseztatzen zirela eskaintzatik.

2021eko urtarrilaren 26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Tokiko Gobernu-batzarraren 2020ko abenduaren 17ko Akordioa argitaratu zen.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. – 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.) deitutako hautaketa-prozeduran Arrasateko Udalak eskainitako plaza-kopurua aldatzea.

Udal horrek eskainitako plazak 6 izatetik 2 izatera pasatu dira.

Bigarrena. – Ebazpen honen aurka, epaia egikaritzearen ondoriozkoa dena, ez dago errekurtsorik jartzerik. Interesdunek betearazpen-intzidentzia sustatu ahal izango dute epaia eman zuen jurisdikzio-organoaren aurrean.

Arkauti, 2021eko urtarrilaren 26an.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRéS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala