Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
432

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko hautaketa-batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2020ko azaroaren 16an argitaratu zen EHAAn 2020ko irailaren 24ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Georgiako Ivane Javakhishvili Tiblisi State University Unibertsitaterako irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautaketa-batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautaketa-batzordea osatuko duten kideak izendatzea eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

– Estibaliz Amorrortu Gomez andrea, edo ordezkoa.

– Oxel Uribe-Etxebarria Lete jauna, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 19a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala