Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Indargabetutako xedapena

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
428

AGINDUA, 2020ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zenbait haur-eskolaren baimenak aldatu eta «Haurreskolak» Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

«Haurreskolak» Partzuergoak «Donostiako Haurreskola-Harri Berri» eta «Donostiako Haurreskola-Roteta» itxi, «Bilboko Haurreskola-Iruarteta» eta «Donostiako Haurreskola-Altza» ireki eta jardunean hasi eta «Okondoko Haurreskola-Aurora Mendieta» «Berriatuko Haurreskola», «Galdakaoko Haurreskola-Bizkai», «Gernikako Haurreskola-Barrutia», «Santurtziko Haurreskola-Emilia Zuza Brun»,«Santurziko Haurreskola-Mirabueno»,«Berriatuko Haurreskola»,«Antzuolako Haurreskola»,«Ibarrako Haurreskola-Kukumiku» eta «Zumaiako Haurreskola-Arrangoleta» haur-eskolen helbideak aldatzeko abiarazitako espedienteak ikusi dira.

Arloko erakunde eskudunek aipatutako espedienteei buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da, 2020-2021 ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten diren «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolak irekitzeko eta jardunean hasteko:

– Kode-zenbakiak: 015910 eta 48019754.

Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.

Izen espezifikoa: «Bilboko Haurreskola-Iruarteta».

Titularra: Haurreskolak Partzuergoa.

Helbidea: Andres Eliseo de Mańaricua, 16.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

– Kode-zenbakiak: 013649 eta 20015445.

Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.

Izen espezifikoa: «Donostiako Haurreskola-Altza».

Titularra: Haurreskolak Partzuergoa.

Helbidea: Harrobieta, 17.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

2. artikulua.– Baimena ematen da ondorengo haur-eskolen helbideak aldatzeko:

– Okondoko Haurreskola-Aurora Mendieta (Kode-zenbakiak: 010576 eta 01006915).

Helbide berria: Arenalde, 7. Okondo.

– Berriatuko Haurreskola (Kode-zenbakiak: 015458 eta 48016194).

Helbide berria: Aransolo, 8. Berriatua.

– Galdakaoko Haurreskola-Bizkai (Kode-zenbakiak: 015464 eta 48016251.

Helbide berria: Lehendakari Agirre plaza, z/g. Galdakao.

– Gernikako Haurreskola-Barrutia (Kode-zenbakiak: 015642 eta 48017149).

Helbide berria: Barrutia auzoa, 8. Arratzu.

– Santurtziko Haurreskola-Emilia Zuza Brun (Kode-zenbakiak: 015689 eta 48017423).

Helbide berria: Axular,1A. Santurtzi.

– Santurtziko Haurreskola-Mirabueno (Kode-zenbakiak: 015732 eta 48017952).

Helbide berria: Pedro Icaza, 34. Santurtzi.

– Antzuolako Haurreskola (Kode-zenbakiak: 013348 eta 20013451).

Helbide berria: Eguzki Auzoa, 7 behea. Antzuola.

– Ibarrako Haurreskola-Kukumiku (Kode-zenbakiak: 013441 eta 20013965).

Helbide berria: San Ignacio auzoa,17. Ibarra.

– Zumaiako Haurreskola-Arrangoleta (Kode-zenbakiak: 013430 eta 20013898).

Helbide berria: Juan Belmonte, 14. Zumaia.

3. artikulua.– Donostiako Haurreskola-Harri Berri eta Donostiako Haurreskola-Roteta haur-eskolen jardueren etetea baimentzen da.

4. artikulua.– Agindu honen eranskinean argitaratzen da «Haurreskolak» Partzuergoaren Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena duten haur-eskolen zerrenda eguneratua.

5. artikulua.– Haur-eskolek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen espazioak eta instalazioak izan behar dituzte.

6. artikulua.– Haur-eskola bakoitzean jardunean dagoen gehienezko unitate-kopurua ikastetxeak duen gela-kopuruaren araberakoa izango da, kontuan harturik unitateek gela bana izan behar dutela. Gela horiek adin-tarte bakoitzarentzat ezarritako baldintza espezifikoak bete behar dituzten.

7. artikulua.– Unitate bakoitzaren gehienezko haur-kopurua abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak adin-tarteen arabera ezarritakoa izango da.

8. artikulua.– Haur-eskolek behar beste irakasle kualifikatu izan beharko dituzte, hau da, jardunean dagoen unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du gutxienez; eta, horretaz gain, indarrean dauden arauak betetzera beharturik daude irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez.

9. artikulua.– Ikastetxeek Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Instalazioen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

10. artikulua.– Haurreskolak Partzuergoa beharturik dago indarrean dauden legeak betetzera ikastetxe guztietan, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala