Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
425

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gauzatu-Industria programako 2020ko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Gauzatu industria-programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu industria-programa, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa».

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2020ko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu industria-programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala