Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2021eko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
408

668/2020 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Eider Murguiondo Mugica andrea Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko unitateetako gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan.

454/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko unitateetako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Eider Murguiondo Mugica andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen askez, Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko unitateetako gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eider Murguiondo Mugica andrea izendatzea Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko unitateetako gainbegirale, Osakidetzako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tolosa, 2020ko abenduaren 15a.

Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

M.ª LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala