Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2021eko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
375

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 29koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren babesean 2020ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda argitaratzen duena. Dekretu horren bitartez dirulaguntzak arautu ziren ikerketa-proiektuak aurkez daitezen bultzatzeko, Horizonte 2020 Europako Ikerketa Esparru Programaren bigarren fasean, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren agenteak buru direla.

Lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi beharko da, hargatik eragotzi gabe erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik guztiagatik, eta dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea erakunde onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda, lehendakariaren ekainaren 25eko 92/2019 Dekretuaren babesean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 29a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala