Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
335

1515/2020 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Alejandra Gil Molet andrea izendatu den Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko.

Aztertu egin da Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 3ko 1245/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2020ko azaroaren 13ko EHAA 226. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Jasotako merezimenduen arabera baloratu dira haren baldintza profesionalak.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Alejandra Gil Molet andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alejandra Gil Molet andrea izendatzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala