Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
325

14/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Gobernu Irekiaren zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18 j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Luis María Petricorena Arbelaiz jauna Gobernu Irekiaren zuzendariaren kargutik kentzea, Administrazioan beste kargu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala