Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2021eko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ULMA CYE, E. COOP.
305

IRAGARKIA, «Ulma C y E, S. Coop.» enpresak jaulkitako mendeko finantza-ekarpenen diru-itzultze aurreratua.

Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuaren 10. artikuluarekin bat etorriz, argitara ematen da «Ulma C y E, S. Coop.» kooperatibak 2021eko urtarrilaren 5ean egindako Kontseilu Errektorean hartu zuen erabakia: 2.600.000 euroko mendeko finantza-ekarpenen diru-itzultze aurreratua egitea.

Itzuli beharreko ekarpenen balio nominalak ez du gainditzen kapital sozialari kooperatibaren nahitaezko erreserba-funtsak gehituta ateratzen den kopuruaren % 10eko zenbatekoa. Hori kontuan hartuta, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduaren 10.4 artikuluan ezarritakoa betez, kooperatibak berme nahikoa ematen du itzulketa horren gainean, eta, beraz, kooperatibaren hartzekodunek ez dute horren aurka egiteko eskubiderik.

Oñati, 2021eko urtarrilaren 11.

Kontseilu Errektoreko presidentea,

IBON CALVO ECHEVESTE.


Azterketa dokumentala