Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2021eko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
304

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Batan eta Zapardiel ibaien uholdeen aurka babesteko proiektua, Vitoria-Gasteizen» eta baita ingurumen-inpaktuaren azterketa ere.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2021eko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Batan eta Zapardiel ibaien uholdeen aurka babesteko proiektua, Vitoria-Gasteizen».

Proiektu horrek barne hartzen ditu ijezketa-putzu bat diseinatzea, Batan eta Zapardiel ibaietan ura hartzeko obrak egitea eta putzuan biltegiratutako emaria Ali ibaira bideratzea.

Jarduketa honen helburua da Vitoria-Gasteizko hirian ibai horiek duten uholde-arriskua murriztea, gaur egun Krispijanako HUAra iristen den karga murriztea eta ibilgu horien ingurunea naturalizatu eta hobetzea.

Proiektuak beharrezkoa du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, eta Uraren Euskal Agentziako zuzendaria da proiektua onartzeko organo eskuduna.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira, ingurumen-inpaktuaren azterlanarekin batera.

Horretarako, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzen dira, hogeita hamar (30) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean www.uragentzia.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 7a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala