Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2021eko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
290

EDIKTUA, 437/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 437/2018 prozedura arrunta.

Gaia:

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jakinarazten dut epaitegi honetan 437/2018 judizio arrunta izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Ainhoa Martinez Badiola andreak eskatuta, Miguel Angelo Vasquezen aurka, eta, 2019-04-01ean, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Miguel Angelo Vasquez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2020ko azaroaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala