Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2021eko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
276

1/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordio bat, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, 2020ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2020ko ekitaldiko langile-gastuetarako zuzkiduren ehuneko 2ko ekarpena egiteko Itzarri Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeari baimena ematen baitzaie.

Gobernu Kontseiluak, 2020ko abenduaren 29an batzarrean, onartu du erabakia zeinaren bidez baimena ematen baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, 2020ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2020ko ekitaldiko langile-gastuetarako zuzkiduren ehuneko 2ko ekarpena egiteko Itzarri Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeari. Hori horrela, behar bezalako publikotasuna izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, 2020ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2020ko ekitaldiko langile-gastuetarako zuzkiduren ehuneko 2ko ekarpena egiteko Itzarri Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeari baimena ematen baitzaie akordioaren testua. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 13KO 1/2021 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN 2020KO ABENDUAREN 29KO AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENA EMATEN BAITZAIE EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO ERAKUNDEEI, 2020KO ABENDUAREN 1ETIK AURRERAKO ONDORIOEKIN, 2020KO EKITALDIKO LANGILE-GASTUETARAKO ZUZKIDUREN EHUNEKO 2KO EKARPENA EGITEKO ITZARRI ENPLEGUKO BORONDATEZKO GIZARTE AURREIKUSPENEKO ERAKUNDERA

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak, 19. artikuluaren 15. apartatuan, hau ezartzen du: 2020ko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek beren esparruko langileentzako enpleguko pentsio-planetarako edo erretiro-kontingentzia estaltzeko aseguru kolektiboen kontratuetarako ekarpenak gehitu ahal izango dituzte, 2019ko abenduaren 31n indarrean dauden ekarpenen aldean, gehienez ere ekitaldi osoko pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 0,5eko mugarekin. Paragrafo honetan aurreikusitakoa ekitaldi osoan edo zatiren batean aplikatu ahal izateko erabakia Gobernu Kontseiluak hartu beharko du, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta.

Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege Dekretuaren 3. artikuluaren bigarren apartatuan ezartzen denez, soldata-masaren % 0,3ko igoera gehigarria baimendu ahal izango da, beste neurri batzuen artean, pentsio-planetarako ekarpenak egiteko. Era berean, artikulu horren 3. apartatuan zehazten da sektore publikoan ekarpenak egin ahal izango direla enpleguko pentsio-planetara edo aseguru kolektiboen kontratuetara, betiere finkatutako igoera globala gainditzen ez bada.

Gobernu Kontseiluak, 2019ko azaroaren 26ko Erabakiaren bidez, baimena eman zien Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, 2019ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, Itzarri Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundera (Itzarri-BGAE) 2019ko ekitaldiko langile-gastuetarako zuzkiduren % 1,5eko ekarpena egiteko, enpleguko pentsio-planetarako edo erretiro-kontingentzia jasotzen duten aseguru kolektiboen kontratuetarako erabiltzeko, Lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruzko otsailaren 14ko 2/2019 Legearen aplikazio-eremuko langileentzat.

Ezarritako igoera globala gainditu ez denez, erabaki honek baimena ematen du Itzarri-BGAEko bazkide babesleei dagozkien ekarpenak handitzeko 2020ko abenduaren 1etik aurrera, gehienez ere ehuneko 2ra arte.

Azaldutakoaren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez eta gaia eztabaidatu ostean, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeei, 2020ko abenduaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2020ko ekitaldiko langile-gastuetarako zuzkiduren ehuneko 2ko ekarpena egiteko Itzarri Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundera, honetarako erabiltzeko: enpleguko pentsio-planetarako edo erretiro-kontingentzia jasotzen duten aseguru kolektiboen kontratuetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren langileentzat.

Bigarrena.– Ekarpenak bazkide osoei egotziko zaizkie, Itzarri-BGAEaren estatutuetan eta prestazioen erregelamenduan jasotako irizpideen arabera.

Hirugarrena.– Erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren eragiketak egiteko agintzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eta Ekonomia eta Ogasun Sailean eskudunak diren organoei.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.


Azterketa dokumentala