Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2021eko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
273

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 11koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 19ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2020ko azaroaren 26ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Aurrekontuen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako deialdia (520010 kodea, 21 dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek 2021eko urtarrilaren 11tik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala