Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2021eko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
242

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Igor Juan Ignacio Martínez de Morentín Goñi jaunak gainditu egin duela 2020ko irailaren 29ko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Juan Ignacio Martínez de Morentín Goñi jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8971**. Kodea: PLC8L1-D00087-2. Jakintza arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (gaztelera/frantsesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hezkuntzaren Psikologia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko abenduaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala