Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2021eko urtarrilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
152

IRAGARKIA, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, judizioko kostua ordaintzeari buruzko ebazpenak jakinarazteko dena.

Justizia Administrazioko letraduak dekretuz onartutako judizioko kostuei buruz, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak emandako ebazpenak modu pertsonalean jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, iragarki hau argitaratu da, interesdunari jakinarazteko zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko epeak hauek direla:

a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1. egunetik 15. egunera bitartean argitaratu bada, borondatez ordaintzeko epea hauxe izango da: argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5. egunera artekoa edo, egun hura baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera artekoa.

b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16. egunetik azken egunera bitartean argitaratu bada, borondatez ordaintzeko epea hauxe izango da: argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20. egunera artekoa edo, egun hura baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera artekoa.

Gogorarazi nahi da zorrak epe horietan ordaindu ezean, premiamendu bidez eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 139.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, eta dagozkien errekarguekin.

Ordainketa eskudirutan egin behar da eta prozedura zk. eta organo judiziala zein diren agertu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren titulartasunekoa den kontu honetan:

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271

Ebazpenaren testu osoa hemen eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza, Lakua I-eko eraikina, E eremua, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edo helbide elektroniko honetan eska daiteke: araubidejuridikoa@euskadi.eus.

Hori guztia ematen da argitara eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana