Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bitartez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko 2020ko bigarren kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu ondoren, erakundeek egiaztatu duten ziurtagiri-maila argitara ematen baita.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen duen 162/2017 Dekretua onetsi zuen 2017ko maiatzaren 30ean. Dekretu horren bidez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen da, bai eta berau lortzeko beharrezkoa den kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeek egin behar duten eskabidea eta bete beharreko baldintzak ere.
Bikain ereduaren arabera 2020ko bigarren ebaluazio-aldian burututako kanpo-ebaluazioetan parte hartu duten erakundeak eta egiaztatu duten ziurtagiri-maila zerrendatzen dira jarraian.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 10a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.