Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2021eko urtarrilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
47

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 23koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko «Nazioarteko Gauzatu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.

2020ko azaroaren 26ko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2020ko «Nazioarteko Gauzatu» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan.

5. artikuluko 2.go atalean eta 11. artikuluko 3.go atalean zehaztutako akatsak kontuan hartuta, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Nazioarteko Gauzatu» 2020 Laguntza Programaren araudiko 5. artikuluko 2.go atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«5. artikulua.– Laguntzetatik kanpo geratzen diren inbertsio, erakunde eta enpresak.

2.– Laguntzetatik kanpo geratzen diren erakunde eta enpresak:

a) Enpresa Handien kasuan, ez dira onuradun izango 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso dutenak, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta.

b) Ez dira onuradun izango 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan onuradun izaera lortu ezin dela zehazten duten suposizioetan daudenak, eta, bereziki, egoera hauetan daudenak:

i) Enpresa ez egotea egunean Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko eta bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan.

Ii) Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo dirulaguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada) edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Enpresa dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozeduran badago, horren emaitza ikusita emango da –edo, hala badagokio, ordainduko da– laguntza.

c) Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgaituak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik.

d) Dirulaguntzen deialdi hau egin aurreko 5 urteetan enpresa edota haren lege-ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delituren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik.

e) Armak egitea, merkaturatzea eta finantzatzea, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoari jarraiki.

f) Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomi Erkidegoaren Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak, ezta sozietate publikoak, eta ezta ere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak.

g) Ezingo dira onuradun izan Europar Batasunean laguntzak berreskuratzeko aginduren baten mendeko zorrak dituzten enpresak, Europako Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo eta gero eta krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa).»

Bigarrena.– «Nazioartekotze Gauzatu» 2020 Laguntza Programaren araudiko 11. artikuluko 3.go atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«3.– Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, eta, orobat, oinarri hauetako 17. artikuluan esleitzen zaizkion funtzioen barruan, txosten bat egitea, non enpresa-proiektua eta berorren bideragarritasuna aztertuko baitira.

Basque Trade & Investment-ek egiaztatuko du kategoria honetan sartzen diren enpresak ETEak direla, Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EB Gomendioan adierazitakoaren arabera (DOUE Aldizkari Ofiziala, L 124, 2006-05-20, 0036-0041 orr).

Basque Trade & Investment-ek eskaerei buruzko txosten bat igorriko dio proiektuen jarraipena egiteko sortutako Balorazio Batzordeari, zeinetan egongo baitira:

– Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria, Batzordeko presidentea izango dena: Iñaki Ezkurra.

– Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Programa eta Zerbitzuen arduraduna, Batzordeko bokala izango dena: Maite Subinas.

– Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Programen teknikaria, Batzordeko bokala izango dena: Enbor Barruetabeña.

– Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Tramitazio arduraduna, idazkari izango dena: Iker Arruabarrena.

Batzordearen funtzionamenduari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Balorazio Batzordeak aztertuko ditu kanpo ezarpenetarako proposamenak bere sarreraren ordena jarraituz, programen baldintzak betetzen dituela aztertuko du.

Batzordeak hartutako erabakian oinarriturik, finantzaketa itzulgarria emateko proposamen bat idatziko da SPRIko Nazioartekotze Zuzendaritzarentzat.»

Hirugarrena.– «Nazioarteko Gauzatu» 2020 laguntza programaren araudiak aldatzen duen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbao, 2020ko abenduaren 23a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala