Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2021eko urtarrilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
45

AGINDUA, 2020ko abenduaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen den Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Agindua, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Scientia School» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretu-aren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduaren testuan (2020ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 241. zk.). Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Scientia School» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2020/5182 (1/2) eta (2/2) orrialdeetan honela dio:

«Composición resultante:

– Educación Infantil 1.er ciclo: 5 unidades con la siguiente capacidad:

● 2 unidades para niños y niñas menores de un año, con capacidad, cada una de ellas, para 8 puestos escolares.

● 1 unidad para niños y niñas de uno a dos años, con capacidad para 13 puestos escolares.

● 2 unidades para niños y niñas de dos a tres años, con capacidad, cada una de ellas, para 18 puestos escolares.»

baina honela esan behar du:

«Composición resultante:

– Educación Infantil 1.er ciclo: 5 unidades con la siguiente capacidad:

● 2 unidades para niños y niñas menores de un año, con capacidad, cada una de ellas, para 8 puestos escolares.

● 2 unidades para niños y niñas de uno a dos años, con capacidad, cada una de ellas, para 13 puestos escolares.

● 1 unidad para niños y niñas de dos a tres años, con capacidad para 18 puestos escolares.»

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan 2020/5182 (2/1) eta (2/2) orrialdeetan, hau dio:

«Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostuko edukierakoa.»

baina hau esan behar du:

«Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, edukiera honekin:

● 2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoa.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala