Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2021eko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
8

EDIKTUA, 135/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza Arloko 1 zk.ko Epaitegia-Merkataritza Arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaiketa: Hitzezko judizioa 135/2019.

Demandatzailea: Euki Aholkularitza S.L.

Abokatua: Alvaro Uribe-Etxebarria Rodriguez.

Prokuradorea: Francisca Martinez del Valle.

Demandatua: Carlos Ignacio Bouco Puertolas eta Itturen Berria S.L.

Honakoari buruz: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan honako ebazpen hauek eman dira: 2020-01-30eko antolaketa-eginbidea, 2020-02-05eko antolaketa-eginbidearen bidez zuzendua, eta egun bereko kostu-tasazioa. Honako hau diote hitzez hitz:

ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA.

Eman duen Justizia Administrazioaren letradua: Maria Isabel Villoslada Torquemada andrea.

Lekua: Donostia / San Sebastián.

Data: 2020-01-30.

1.– Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 244. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, helaraz bekie aurreko kostu-tasazioa alderdiei, guztiei hamar eguneko epea emanda. Ohartaraz bekie ezingo dutela partidarik sartu edo gehitu, eta interesdunek eskubidea izango dutela dagokionari eta dagokion moduan erreklamatzeko.

Epe horretan kostu-tasazioa aurkaratzen ez bada, Justizia Administrazioaren letraduak onartu egingo du (PZLko 244.3 artikulua).

2.– Zehaztutako epean, tasazioa aurkaratu ahal izango du:

2.1.– Alderdi kondenatuak: kostuen artean bidegabeko gastuak, partidak edo eskubideak sartu direlako; edo abokatuen zerbitzu-sariak eta arantzelpean ez dauden aditu eta profesionalen zerbitzu-sariak gehiegizkoak direlako (PZLko 245.2 artikulua).

2.2.– Alderdi onuradunak: bere iritziz behar bezala justifikatu eta erreklamatu diren gastuak sartu ez direlako. Horrez gain, bere abokatuaren zerbitzu-sarien minuta osorik sartu ez delako; edo arantzelpean ez dagoen aditu, profesional zein funtzionarioren baten zerbitzu-sarien minuta osorik sartu ez delako; edo bere prokuradorearen eskubideak behar bezala sartu ez direlako (PZLko 245.3 artikulua).

2.3.– Aurkaratze-idazkian hurrengoak azaldu beharko dira: eztabaidagai diren kontu edo minuta eta partida zehatzak, eta desadostasunaren arrazoiak. Bestela, aurkaratzea ez da izapidetzeko onartuko (PZLko 245.4 artikulua).

Aurkaratzeko modua: Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean berraztertze-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 451.3 artikulua).

Hori xedatu eta sinatzen dut.

ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA.

Eman duen Justizia Administrazioaren letradua: Maria Isabel Villoslada Torquemada andrea.

Lekua: Donostia / San Sebastián.

Data: 2020-02-05.

Erants bedi Martinez del Valle prokuradoreak aurkeztutako idazkia eta, eskatutakoari jarraikiz, zuzendu bedi 2020-01-31n egindako kostu-tasazioaren akats aritmetikoa. Helaraz bekie berriro ere alderdiei hamar eguneko epe erkidean. 2020-01-31ko eginbidean emandako gainerako erabakiak bere horretan geratzen dira.

Aurkaratzeko modua: Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean berraztertze-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 451.3 artikulua).

Hori xedatu eta sinatzen dut.

Kostu-tasazioa.

Maria Isabel Villoslada Torquemada Justizia Administrazioaren letraduak egiten duena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 243. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 135/2019 hitzezko judizioan, eta 2020-01-30ean egindakoa ordezkatzen duena ondorio guztietarako, bertan egindako akats materiala kontuan hartuta.

Alvaro Uribe Echeverria letraduaren zerbitzu-sariak:

112. araua eta 20. D.G.a: 512,38 euro.

BEZ (% 21): 107,60 euro.

Guztira: 619,98 euro.

Francisca Martinez del Valle prokuradorearen eskubideak:

1.1 artikulua: 99,16 euro.

BEZ (% 21): 20,82 euro.

Ordejarriak:

Tasa Judiziala: 135 euro.

Guztira (OEHE): 874,96 euro.

Kostuak zortziehun eta hirurogeita hamalau euro eta laurogeita hamasei zentimotan tasatu dira.

Donostia, 2020ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

Carlos Ignacio Bouco Puertolas demandatuaren eta Bouco Puertolas legezko ordezkari den Itturen Berria S.L.ren egungo bizilekua ezezaguna denez, eta 1/2000 Prozedura Zibilaren Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Demandatuek hamar eguneko epean tasazio hori aurkaratu ahal izango dute.

Donostia, 2020ko azaroaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala