Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2021eko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
7

EDIKTUA, 1267/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-Arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1267/2019 Prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Inrialsa PVC S.A.

Abokatua: Angel Martinez Velasco.

Prokuradorea: Jesus Lopez Gracia.

Alderdi demandatua: Villamonte Merkataritza-Etxea SL, Beatriz Casada Goicoechea.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatutako judizioan epaia eman zen. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut López Gracia prokuradoreak, Inrialsa PVC SAren izenean eta hura ordezkatuz, Villamonte Merkataritza-Etxea SL enpresaren eta Beatriz Cabada Goicoechea andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen ditut demandatzaileari 168.547 euro ordaintzera, eta zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen hau eman artekoak; egun horretatik aurrera, legezko interesa bi puntuz gehituko da, dena ordaindu arte. Kostuak demandatuei ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Villamonte Merkataritza-Etxea SL, Beatriz Cabada Goicoechea demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka Auto honen aurka ez dago inolako errekurtsorik jartzerik errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa Auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2020ko abenduaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala