Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2021eko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 58/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 58/2020 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak (adostasunik gabe).

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-11-30ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Natanael Polanco Palacio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Eibar, 2020ko abenduaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala