Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5582

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 16koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenen sariak emateari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenetarako sarien hirugarren edizioaren deialdia onartzeko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2020ko irailaren 23an emandako Aginduan ezarritakoarekin arabera, epaimahaiak egindako proposamena aztertuta eta zortzigarren oinarria aplikatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenaren saria ematea –egiaztapen-diploma eta 5.000 euro– proiektu honi:

Eskatzaileak: Ortzi Torices Roldán eta Hodei Goncalves Barkaiztegi.

Proiektuaren izena: Servicio de Pronóstico de Polen Estacional de Euskadi.

Balorazioa: 15,66 puntu 20tik.

Bigarrena.– Bigarren puntuaziorik onena lortu duen ideiari bigarren saria ematea –egiaztapen-diploma eta 3.000 euro–, proiektu honi:

Eskatzaileak: Iker Díez Arancibia eta Alberto Nieto de Pablos.

Proiektuaren izena: Ongi etorri Euskal Herrira.

Balorazioa: 14,77 puntu 20tik.

Hirugarrena.– Epaimahaiak proiektuetako bakoitzerako egin dituen balioespenak eranskinean argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar daiteke sail bereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Seigarrena.– Saritutako pertsonek saria onartu dutela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko dute 3 egun naturaleko epean, saria emateko ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 16a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

JONE BERRIOZABAL BOVEDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana