Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5560

AGINDUA, 2020ko abenduaren 18koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa: Bizkaiko Laneko lurralde-ordezkaria, 511786 kodea, 9. dotazioa.

Bizkaiko Laneko lurralde-ordezkariaren lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 511786; dotazioa: 9), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du eranskineko lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez beteko dela. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

Era berean, eta baldintza beretan, beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek parte hartu ahal izango dute, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada horrelako langileek bete ahal izango dituztela.

2.– Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, edozein administrazio-egoeratan daudela ere, kasu hauetan izan ezik:

Eginkizun-etendura irmoan dauden funtzionarioak, egoera horrek irauten duen bitartean.

Norberaren interesagatik edo familia elkartzeagatik borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora igaro ez duten langileak.

3.– Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako betekizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete beharko dira baldintzak horiek. Parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak ezin izango dira esleitutako lanpostuaz jabetu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta oraingo destinoa adierazi beharko dituzte.

2.– Hautagaiek curriculum vitae bat aurkeztu beharko dute idazkiarekin batera, hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta hautagaiek egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabide horrekin batera, eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, salbu eta horiek Langileen Erregistroan jasota badaude. Era berean, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo bestelako agiri batzuk ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, eta EHAAn argitaratu, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean.

Lanpostuaren esleipendunak lanpostuaz jabetu beharko du horretarako erabakitzen den egunean, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 18a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Izena: lurralde-ordezkaria.

– Kodigoa: 511786.

– Dotazioa: 9.

– Kokapena: Bizkaiko Lan Ordezkaritza.

– Enplegu eta Gizarte politiketako Saila.

– Helmugako herria: Bilbao.

– Taldea: 0-A.

– Gorputza: X02EU.

– Lanpostu Osagarria: 29.

– Berariazko osagarria: 0-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Lanpostuak betetzeko baldintzak:

– Estatuko edozein administrazio publikotako a kidegokoa izatea.

– Estatuko edozein administrazio publikotako a kidegoko karrerako funtzionario gisa jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Era berean, prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzuliz, aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek, nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batzuetako zerbitzuetan eta borondatezko etendura edo eszedentzian daudenek parte hartu ahal izango dute, baldin eta egoera horietarako ezarritako iraupen-denbora bete badute.


Azterketa dokumentala