Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2020ko abenduaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5482

1336/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzen baita Maria Carmen Rodriguez Ramirez andrea, jubilazioagatik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1023/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko ekainaren 17ko EHAAn), Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen Maria Carmen Rodriguez Ramirez andrea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maria Carmen Rodriguez Ramirez andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzea, jubilazioagatik, eta hari eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko abenduaren 30eko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

MARIA ROSA PEREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala