Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5453

490/2020 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen den kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria.

Erabakia, 2019ko azaroaren 27koa, Osakidetzako Administrazio Kontseiluarena. Horren bidez, Osakidetza Ente Publikoaren oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onesten dira, Osasuneko Mahai Sektorialean (2019ko urriaren 29a) SATSE, SME eta UGT sindikatuekin Akordioa izenpetu ondoren.

Aipatutako Erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, Erabakia garatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, Erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

1673/2019 Ebazpena, abenduaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitzen da kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. atalean xedatutakoari jarraituz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du zikloko destinoen eskaintza.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren eskaintza argitaratzea kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko Laborategiko Teknikari Espezialista kategoria.

Lehen deialdia ezohikoa izango da, eta oinarriak ezartzeko balioko du; beraz, Ebazpen honen bidez deitutako zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2019ko azaroaren 20a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko; eta 2021eko urtarrilaren 15a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

Ezarpen-zikloari dagokionez, lehiakideek eskabidea aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1673/2019 Ebazpenean araututakoari jarraikiz, 2021eko urtarrilaren 15a amaitzen den arte.

Destinoen aukeraketa aldatzeko, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Ezarpen-ziklo honetan, 2021eko urtarrilaren 15a amaitzen den arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

Prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira ezarpen-zikloan, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2021eko urtarrilaren 15a amaitzen denean.

Bigarrena.– Urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), ekainaren 26ko 8/1997 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan (Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzekoa) ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 11.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendaria,

MARIA PILAR URIARTE BRIZUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala