Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5431

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 2koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 27ko Aginduaren bidez (ekainaren 1eko EHAA), laguntzak ezarri ziren Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik.

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ikusi eta aztertu dira izapidetu diren espedienteak. Hortaz, 2020ko martxoaren 27ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz eta balorazio batzordeak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea, 2020. urteko jarduerak finantzatzeko. Laguntzak bi ordainketatan gauzatuko dira:

a) Lehenengoa, dirulaguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, emandako dirulaguntzaren zenbatekoko edo hortik gorako fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCIA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala