Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5356

IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioaren izapidea egiten baita honako hauetarako: Gipuzkoako Lurralde Historikoan –Oñatin– «Gomistegui» emakida ustiatzeko proiektua aldatu izanaren ondoriozko ustiatze-proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutako ondorioetarako, jendaurrean jarriko da aipatutako dokumentazioa.

Eskatzailea: Áridos Aloña SA, San Prudentzio kalea 3, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz (Araba).

Dokumentazio eskuragarria:

1.– Ustiatze-proiektua eta lehengoratze-plana.

2.– Ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana.

Eta hori guztia ematen da aditzera, aipatutako dokumentazioa aztertzeko aukera izan dadin, toki hauetan:

1.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia (tel.: 943 022567 eta 943 022515).

2.– Eusko Jaurlaritzaren web-orrian: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

Egoki iritzitako alegazioak eta erreklamazioak egin daitezke (bakoitzeko ale bi), hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko azaroaren 25a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala