Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5355

IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: Berantevillako udalerrian (Araba), Berantevillako herrigunean petrolioaren gas likidotuak (PGL) tanga finkoan eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea.

Jendaurrean jartzen dira behean zehazten den jarduketa, bai eta eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehatza ere, xedapen hauetan ezarritakoaren ondorioetarako: Gas erregaien kanalizazio bidezko banaketa-instalazioei eta garraioari buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuaren 16. eta 34. artikuluak; Hidrokarburoei buruzko urriaren 7ko 34 /1998 Legearen 104. artikulua, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua:

– Eskatzailea: NED Suministro GLP SAU; helbidea: Concha Jeneralaren kalea 20, 48010 Bilbao.

– Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

– Xedea: Berantevillako (Araba) herrigunea gasifikatzeko beharrezkoak diren gas propanoko azpiegiturak (PGL) eraikitzea.

– Erreferentzia: 01CGY 202000004.

Petrolioaren gas likidotua tanga finkoan eta gas propano kanalizatua banatzeko sarean biltegiratzea – Berantevillako herrigunea.

– Udalerriak: Berantevillako udal-mugartea.

– Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 207.061,97 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, eta batez ere proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen (Jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da), hain justu ere proiektua aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Bulegoan (Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an), dagokion udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioa azpiatalean: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko, bakoitzaren bi ale betiere. Horretarako, hogei eguneko epea egongo da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 18a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
BERANTEVILLAKO HERRIGUNEAN PETROLIOAREN GAS LIKIDOTUA (PGL) TANGA FINKOAN ETA GAS PROPANO KANALIZATUA BANATZEKO SAREAN BILTEGIRATZEA, BERANTEVILLAKO UDAL-MUGARTEAN
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala