Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5349

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horrek ezetsi egiten du Ertzaintzako zuzendariaren 2020ko otsailaren 4ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste batekin lotuta.

Espediente zk.: REC-VIC-025/2020-XIX (405X1902715-3).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatutako ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

2.– Ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edota demandatzaileak helbidea duen barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian (betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioari badagokio), bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala