249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5336
EDIKTUA, 976/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 976/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Maria Victoria Gomez Rodriguezi ediktu bidez jakinaraztea 2020-09-23an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Barakaldo, 2020ko azaroaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.