Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO LAUGARREN ATALA
5335

EDIKTUA, neurriak aldatzeko bideratutako 2202/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bilbon, 2020ko azaroaren 17an, nik, Carolina García Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko – 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letraduak,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan izapidetzen ari dela 2202/2019 apelazio-errekurtsoa, Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUPean bideratutako 76/2019 prozeduraren ondoriozkoa, zeinaren autoetan epaia eman baitzen 2020ko apirilaren 16an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Fatima Sohora Ahmed Abdeselam andreari legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan. Halaber, aditzera ematen diot ebazpenean bertan zehazten dela zein errekurtso jar daitezkeen.

Bilbao, 2020ko azaroaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala