Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5330

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan 2020ko ekitaldirako aurreikusitako dirulaguntzen deialdia ebazten baita. Dekretuak arautu egiten ditu ingurumena babesteko inbertsioetarako dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak.

EGITATEAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko ekainaren 3ko Aginduaren bitartez, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia egin zen 2020ko ekitaldirako. Dekretuak arautu egiten ditu ingurumena babesteko inbertsioetarako dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak.

2.– 2020ko uztailaren 13an amaitu zen eskaerak aurkezteko epea, eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan 113 eskaera jaso dira guztira (57 prozedura arrunterako eta 56 eskaera prozesu errazturako), urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 4. artikuluan eta 2020ko ekainaren 3ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera, berariaz osatutako Balorazio Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin du, aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta daude dirulaguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, aipaturiko dekretua betez, bai eta dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, halaber, ezetsitako eskaerak eta ezesteko arrazoiak.

2.– Ingurumeneko sailburuordeak du eskumena eman beharreko dirulaguntzen onuradunak eta zenbatekoak behin betiko zehazteko, aipatutako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 16. artikuluaren arabera.

Honako hauek ikusirik: urriaren 27ko 202/2015 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioetarako dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko ekainaren 3ko Agindua, zeinaren bidez 2020ko ekitaldirako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia egiten baita; 18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoa den gainerako araudia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eta III. eranskinetan jasotako enpresei dirulaguntzak ematea, bertan jasotzen diren proiektuetarako eta bertan adierazitako zenbatekoetan.

Aipatutako dirulaguntzak eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastu garbien ehuneko zehatz bat dira.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eta IV. eranskinetan adierazitako enpresei eskatu dituzten dirulaguntzak ezestea, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honen V. eranskinean, ezetsitako dirulaguntza-eskaeren zerrenda argitaratzea.

Laugarrena.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, onuradunak diruz lagundutako inbertsioa gauzatu duela eta inbertsioaren kostua egiaztatu beharko ditu, agirien bidez.

Bosgarrena.– Onuradunek urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan onuradunentzat ezartzen diren gainerako betebeharrak ere bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Europako Eskualde Garapenerako Funtsak kofinantzatzen ditu dirulaguntzok, eta EGEFek lagundutako kopuruaren % 50 ematen du, dirulaguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina izanez gero. Hortaz, Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 zk.– ko Araudiak xedatutakoaren eraginpean daude dirulaguntzok, eta baita EGEFen kofinantzaketaren eraginpean (Ekainaren 3ko Arauaren I. eranskina). Onuradunak Estatuko eta Europako Erkidegoko legedia bete beharko du kontrol, erantzukizun, erregimen zigortzaile eta ez-betetze kontuetan, eta, halaber, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere bete beharko ditu, non arautzen baitira ingurumena babesteko inbertsioetarako enpresei emandako dirulaguntzak.

Diruz lagunduta egingo diren jardun guztien informazio- eta komunikazio-neurri guztietan aipatu beharko da EGEFen bidezko Europar Batasunaren kofinantzaketa, ekainaren 3ko Arauaren II. eranskinari jarraiki.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, dirulaguntzak emateko prozedura orotan aplikatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, horrela baitago xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala