249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5329
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2020ko ekitaldiari dagokionez– emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen Programa).
Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen erregimena arautzen da (Itsaspen Programa).
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren bitartez, 2020ko ekitaldiari dagokionez aipatutako laguntzetarako deialdia egiten da, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekitzen.
Aipatutako dekretuaren 11.5 artikuluan ezartzen denez, laguntzen onuradun atera diren pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da –publikotasunaren ondorioetarako–, hargatik eragotzi gabe laguntzak ebazten dituen ebazpena banan-banan jakinaraztea. Guztiarekin ere, emandako zenbatekoak ere adieraziko dira.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2020ko ekitaldiari dagokionez– emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda argitara ematea. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen Programa).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.