Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5328

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako nitratoekin ura kutsatzeko arriskua duten eremu kalteberetarako jarduketa-programa onartzen duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak agindu-proiektu bat egin du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako nitratoekin ura kutsatzeko arriskua duten eremu kalteberetarako jarduketa-programa. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezartzen duen bezala izapidetu behar da.

Aipatutako Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean.

Hori dela eta, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da 20 egun balioduneko epealdia, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoa kontuan hartuta eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak esleitutako eskumenak betez, eta kontuan hartuta sail hori, gaur egun, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila dela, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan ezarritakoaren arabera, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu-proiektu horren bidez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako nitratoekin ura kutsatzeko arriskua duten eremu kalteberetarako jarduketa-programa.

Bigarrena.– Epealdi horretan, pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, dekretu-proiektua kontsultatu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1; PK: 01010) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala