Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5326

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 25ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2020» sariko epaimahaiak hartutako erabakia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2020» sarirako deia egin zuen, 2020ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez (martxoaren 30eko EHAA, 62. zk.). Horrekin bat etorriz, epaimahaia bildu, eta erabakia hartu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Jesús María Leizaola 2020» sariko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematea. Honako hau da:

1.– «Jesús María Leizaola 2020» saria hutsik uztea.

2.– «Jesús María Leizaola 2020» sariaren akzesita María Isabel González Pascual andreak aurkeztutako «Las salvaguardas de la autonomía política; carencias y potencial ante las crisis» lanari ematea.

3.– Erabaki hori interesdunei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 25a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala